From f7794a1479a7879becc711c57aebdc84e769b9df Mon Sep 17 00:00:00 2001 From: Ekaitz Zárraga Date: Fri, 29 Mar 2019 13:59:38 +0100 Subject: Update many --- content/genesis-eu.md | 135 ++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++ 1 file changed, 135 insertions(+) create mode 100644 content/genesis-eu.md (limited to 'content/genesis-eu.md') diff --git a/content/genesis-eu.md b/content/genesis-eu.md new file mode 100644 index 0000000..34e89c8 --- /dev/null +++ b/content/genesis-eu.md @@ -0,0 +1,135 @@ +Title: [EU] Genesis +Date: 2018-04-15 +Category: +Tags: +Slug: Genesis +Lang: eu +Translation: true + + +Blog *ofizial-baina-ez-oso-ofizial* honen lehenengo post bezala, nor naizen eta +*ElenQ Technology* zer den aurkeztu nahi dut. + +Hasteko, Ekaitz Zárraga naiz eta 1991. urtean jaio nintzen. Nire burua I+G +ingeniari bezala deskribatzen dudan arren, Telekomunikazio Ingeniaritza ikasi +nuen eta arlo horretan *bakarrik* egiten dut lan. Bereziki ordenagailuekin +lotutako gauzak egiten ditut, programazioa eta horrelakoak, baina elektronika +eta bestelako gauzak jorratzeko ere gaitasuna daukat. Hori da nire sarrera +formala. Sarrera informalean jakin-min handia dudala esango nuke eta horrek +beste diziplina batzutan aritzeko aukera eman didala, haien artean artea. +Azkeneko puntu honek garrantzi handia dauka testu honetan idatzitakoarekin +erlazio zuzena izango duelako. Hauxe da nire aurkezpena, etorkizunean kurrikulum +informal bat egingo dut. + +*ElenQ Technology* izen bat da, nire interesak eta nire izaera adierazteko izen +bat baino ez. Hori esanda, aldi beran nire I+G proiektu independentea da. +Adibidearen bitartez, enpresa etikoak errentagarriak izan daitezkeela +erakutsiz, teknologia etikoari buruz kontzientzia eratzeko helburua duen +enpresa bat da. Ez da nire lana bakarrik, *performance* artistiko bat da. +Artelan baten antzera. + +> *ElenQ Technology* modelo ezberdin bat egin daitekeela esaten dizun artelan +> bat da. Aukerak badaudela eta ez zaudela korporazio baten arauekin lan +> egitera behartuta esaten dizu. + +*ElenQ Technology* beste enpresetan lan egitearen eta nire ingurunean +teknologiaren egoeraren analisi bat egitearen emaitza da, baina uste dut nahiko +modu zehatzean orokortu daitekeela. + +Hasteko, nire inguruko IT enpresek *body-shopping*-ean oinarritutako negozio +eredu antzekoa daukate. Askotan ilegalak diren praktikak egiteaz gain soldata +baxuak ordaintzen dituzte. Beste sektoreak ez dira askoz hobeak baina IT +munduaren kasua guztiz ankerra da. + +Ordutegiak luzatu egin dira azken urteotan. Egunean 10 ordu lan egitea normala +bihurtzen hasi da. *Krisi Ekonomiko™* famatuaren ondorioz, prekaritatea +normalizatu egin da, gehien bat, enpresek argi daukatelako jendeak lanaren +behar larria daukala. + +Hori esanda, erraz ulertu dezakezu teknologiaren mundua nola dagoen. IT +korporazioek haien bezeroak eta langileak errespetatu gabe dirutza egiten dute. +Bezeroak lotuta izateko produktu propietarioak saltzen dituzte. Haien helburu +nagusia daukaten negozio eredu ustelaren etorkizuna bermatzea da. + +Hau da bizi dugun egoera. Lehen esan bezala, erraz orokortu daiteke, aipatutako +enpresa gehienak atzerrikoak direlako eta beste herrialdeetan ere kokatuta +daudelako. + +Nire kasuan, leku hobe batean lan egiten nuela uste nuen. Lan baldintzak +hobeak ziren bertan. I+G ingeniari postu bat nuen enpresa moderno batean. +Hamar bat pertsonaz osatutako departamendu txiki isolatu bat zen. Enpresaren +jostailu berriak egiten genituen. Nahiko dibertigarria zen. + +Denbora pasa ahala, lan baldintzak hain onak ez zirela konturatzen hasi +nintzen. Aipatu nahi ez ditudan gauza asko gertatu zirenez, bertan txarto +sentitzen hasi nintzen eta, gainera, nire egoera pertsonalak ez zuen batere +lagundu. Oso pertsona kuriosoa naiz eta lanak nire jakin-mina asetzeko ematen +zidan aukera desagertzen hasi zen. Nire denbora librean gauza berriak ikasten +eta aztertzen hasi nintzen. Lan aspergarria barneko antolaketa arazoekin batu +zen eta nire bizitza kudeatzea oso zaila egin zitzaidan. + +Depresioan murgilduta, enpresak, burtsara ateratzea helburu zuela, bere +negozioa handitu nahi zuen. Gure departamenduak, enpresaren I+G-aren +erantzulea zenez, enpresaren kontzeptu-proba berrien garapena egin behar +zuen. Enpresak zituen datuak aztertzea eskatu ziguten. Pertsonen kokapena +jarraitzea eskatu ziguten, mundu osotik, edozein momentuan. Ez zuten bezero eta +ez-bezeroen arteko ezberdintasunik egin nahi. *Guztiak* jarraitzeko eskatu +ziguten. + +Hori gehiegi zen niretzat. Arrazoi etikoengatik utzi nuen lana. Ez dut horretan +parte hartu nahi. + +Teknologia eratzen den modua aldatu nahi izan dut beti. Nire kabuz teknologia +egitea eta besteak gauza bera egitera bultzatzea beti egon da nire buruan baina +orain arte ez dut salto hori emateko ausardirik izan. Gertatutakoak falta +zitzaidan bultzada eman zidan. + +Baina, zergatik ez mugitu beste lan bateara? + +Momentua zela uste dut. Denbora luzez ibili naiz teknologia etikoari buruz +pentsatzen eta nire esparruan, Ikerkuntza eta Garapenean, aplikatu nahi nuen. +Gainera, nire inguruko enpresetan izango nituen arazoak ikusita, zuzenean +sustraira joatea erabaki nuen. Beste modelo bat saiatzea erabaki nuen. Beste +aukerarik al nuen? + +Mundua txarrerantz aldatzen giro deprimagarri batean lan egitea benetako aukera +bat al da? + +Pentsatu ondo. + +Orduan, *ElenQ Technolgy*-k nire inguruko konpainien negozio modeloa apurtzen +du. Teknologia Etikoa garatzen du, modu etiko batean. Hori ona da niretzat, +zuzenean, niri gustatzen zaizkidan gauzetan lan egiteko aukera ematen didalako, +etorkizunean eduki ditzakedan umeentzat mundua hobetzen dudan bitartean. Eta +bezeroentzat, proiektuak garatutako teknologia *bezeroarena* izateko moduan +kudeatzen ditugulako, Software eta Hardware Librearean printzipioak eta +[Diseinu Etikoaren Manifestoa](https://2017.ind.ie/ethical-design/) (gure +esparrura moldatuta) jarraituz (gehiago irakurri dezakezu [hemen][1]). + +Mundua aldatu nahi dut, zuk ez? + +Nik bakarrik ezin dudala mundua aldatu konturatu naiz, beraz, *ElenQ +Technology*-k besteak nik (behartuta edo ez) hartu nuen erabakia hartzera +bultzatzea du helburu. + +Aldatu dezagun mundua guztiok batera. + +### Blog honi buruz + +Jada konturatu zara blog hau *ElenQ Technology*-ren blog ofiziala ez dela. +*Nire* blog *ofizial-baina-ez-oso-ofiziala* da, *ElenQ Teknology*-ren parte +(edo buru, baina ez dut hitz hori gustoko) bezala. + +Hemen *ElenQ Technology*-ri buruz idatziko dut, bere filosofia, helburu, +arrakasta, etab.-ei buruz. Baina gehien bat **egiten dugunari buruz** idatzi +nahi dut, hori baita niretzat interesgarriena. Prozesuaren parte egin nahi +zaituztet. + +### Hizkuntzei buruz + +Blog hau ingelesez idatziko da, baina aukera dago testuak (hau bezala) beste +hizkuntzetara itzultzeko. Blogak baimentzen duen bitartean nahiago dut aukera +prest uztea komunitateak itzulitako testuak gehitzeko edota, kasu honen moduan, +nik egindako itzulpenak igo ahal izateko. + +[1]: https://elenq.tech/eu/about.html#ethical-innovation -- cgit v1.2.3