From cfaa1bcba022be4bb8e2427897d52cd677cc6391 Mon Sep 17 00:00:00 2001 From: Ekaitz Zárraga Date: Wed, 25 Apr 2018 12:15:51 +0200 Subject: Genesis post translated --- content/posts/genesis-eu.md | 140 ++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++ 1 file changed, 140 insertions(+) create mode 100644 content/posts/genesis-eu.md (limited to 'content/posts/genesis-eu.md') diff --git a/content/posts/genesis-eu.md b/content/posts/genesis-eu.md new file mode 100644 index 0000000..c9e605d --- /dev/null +++ b/content/posts/genesis-eu.md @@ -0,0 +1,140 @@ +Title: Genesis +Date: 2018-04-15 +Category: +Tags: +Slug: Genesis +Lang: eu +Translation: true + + +Blog *ofizial-baina-ez-oso-ofizial* honen lehenengo post bezala, nire burua eta +*ElenQ Technology* aurkeztu nahi ditut. + +Hasteko, Ekaitz Zárraga naiz eta 1991. urtean jaio nintzen. Nire burua I+G +ingeniari bezala deskribatzen dudan arren, Telekomunikazio Ingeniaritza ikasi +nuen eta arlo horretan *bakarrik* egiten dut lan. Bereziki ordenagailuekin +lotutako gauzak egiten ditut, programazioa eta horrelakoak, baina elektronika +eta bestelako gauzetan ere jorratzeko gaitasuna daukat. Hori da nire sarrera +formala. Sarrera informalean jakin-min haindia dudala esango nuke eta horrek +beste diziplinak frogatzeko aukera eman didala, haien artean artea. Azkeneko +puntu honek garrantzi handia dauka testu honetan etorriko dena honekin erlazio +zuzena izango duelako. Hori da nire aurkezpena, etorkizunean kurrikulum +informal bat egingo dut. + +*ElenQ Technology* izen bat da, nire interesak eta nire izaera adierazteko izen +bat baino ez. Hori esanda, aldi beran nire I+G proiektu independentea da. +Adibidearen bitartez, enpresa etikoak errentagarriak izan daitezkeela +erakutsiz, teknologia etikoari buruz kontzientzia eratzeko helburua duen +enpresa bat da. Ez da nire lana bakarrik, *performance* artistiko bat da. Arte +obra baten antzera. + +> *ElenQ Technology* modelo ezberdin bat egin daitekela esaten dizun arte obra +> bat da. Aukerak dituzula eta korporazio batetan, haien arauekin, lan egitera +> behartuta ez zaudela esaten dizu. + +*ElenQ Technology* beste enpresetan lan egitearen eta nire ingurunean +teknologiaren egoeraren analisi bat egitearen emaitza da, baina uste dut nahiko +modu zehatzean orokortu daitekeela. + +Hasteko, nire inguruko IT enpresek *body-shopping*-ean oinarritutako negozio +eredu antzekoa daukate. Askotan ilegalak diren praktikak egiteaz gain soldata +baxuak ordaintzen dituzte. Beste sektoreak ez dira askoz hobeak baina IT +munduaren kasua guztiz nazkagarria da. + +Ordutegiak luzatu egin dira azken urteotan. Egunean 10 ordu lan egitea normala +bihurtzen hasi da. *Krisi Ekonomiko™* famatuaren ondorioz, prekaritatea +normalizatu egin da, gehien bat, enpresek argi daukatelako jendea lanaren behar +larria daukala. + +Hori esanda, erraz ulertu dezakezu teknologiaren mundua nola dagoen. IT +korporazioek haien bezeroak eta langileak errespetatu gabe dirutza egiten dute. +Bezeroak lotuta izateko emaitza propietarioak saltzen dituzte. Haien helburu +nagusia daukaten negozio eredu ustelaren etorkizuna bermatzea da. + +Daukagun egoera hori da. Erraz orokortu daitekeela ziur nago, aipatutako +enpresa gehienak atzerrikoak direlako edo beste herrialdeetan ere kokatuta +daudelako. + +Nire kasuan, leku hobe batean lan egiten nuela pentsatu nuen. Lan baldintzak +hobeak ziren bertan. I+G ingeniari postu bat nuen enpresa moderno batetan. +Hamar bat pertsonaz osatutako departamento txiki isolatu bat zen. Enpresaren +jostailu berriak egiten genituzten. Nahiko dibertigarria zen. + +Denbora pasa ahala, benetan nola zebilen konturatzen hasi nintzen. Ez zen hain +hobea. Aipatu nahi ez ditudan gauza asko gertatu zirenez, bertan txarto +sentitzen hasi nintzen eta nire egoera pertsonala ez zuen batere lagundu. Oso +pertsona kuriosoa naiz eta lanak nire jakin-mina asetzeko ematen zidan aukera +desagertzen hasi zen. Nire denbora librean gauza berriak ikasten eta aztertzen +hasi nintzen. Lan aspergarria barneko organizazio arazoekin batu zen eta nire +bizitza kudeatzea oso zaila egin zitzaidan. + +Depresioan murgilduta, enpresak, burtsara ateratzea helburu zuela, bere +negozioa handitu nahi zuen. Gure departamentua, enpresaren I+G-aren +erantzulea zenez, enpresaren kontzeptu froga berrien garapena egin behar +zuen. Enpresak zituen datuak aztertzea eskatu ziguten. Pertsonen kokapena +jarraitzea eskatu ziguten. Ez zuten bezero eta ez-bezeroen arteko +ezberdintasunik egin nahi. *Guztiak* jarraitzeko eskatu ziguten. + +Hori gehiegi zen niretzat. Arrazoi etikoengatik utzi nuen lana. Ez dut horretan +parte hartu nahi. + +Teknologia eratzen den modua aldatu nahi izan dut beti. Nire kabuz teknologia +egitea eta besteak gauza bera egitera bultzatzea beti egon da nire buruan baina +orain arte ez dut salto hori emateko ausardia izan. Gertatutakoak falta zidan +bultzada eman zidan. + +Baina, zergatik ez mugitu beste lan batetara? + +Momentua zela uste dut. Denbora luzez ibili naiz teknologia etikoari buruz +pentsatzen eta nire esparruan, Ikerkuntza eta Garapenean, aplikatu nahi nuen. +Gainera, nire inguruko enpresetan izango nituen arazoak ikusita, zuzenean +sustraira joatea erabaki nuen. Beste modelo bat frogatzea erabaki nuen. Beste +aukerarik al neukan? + +Mundua txarrerantz aldatzen giro deprimagarri batetan lan egitea aukera bat al +da? Benetan? + +Pentsatu ondo. + +Orduan, *ElenQ Technolgy*-k nire inguruko konpainien negozio modeloa apurtzen +du. Teknologia Etikoa garatzen du, modu etiko batean. Hori ona da niretzat, +zuzenean, niri gustatzen zaizkidan gauzetan lan egiteko aukera ematen didalako, +etorkizunean eduki ditzakedan umeentzat mundua hobetzen dudan bitartean. Eta +bezeroentzat, proiektuak garatutako teknologia *bezeroarena* izateko kudeatzen +ditugulako, Software eta Hardware Librearean printzipioak eta [Diseinu +Etikoaren Manifestoa](https://2017.ind.ie/ethical-design/) (gure esparrura +moldatuta) jarraituz (gehiago irakurri dezakezu [hemen][1]). + +Mundua aldatu nahi dut, zuk ez? + +Gauza da nik bakarrik ezin dudala mundua aldatu, beraz, *ElenQ Technology*-k +besteak nik (behartuta edo ez) hartu nuen erabakia hartzera bultzatzea du +helburu. + +Guztiok batera mundua aldatu dezagun. + +### Blog honi buruz + +Jada konturatu zara blog hau *ElenQ Technology*-ren blog ofiziala ez dela. +*Nire* blog *ofizial-baina-ez-oso-ofiziala* da, *ElenQ Teknology*-ren parte +(edo buru, baina ez dut hitz hori gustoko) bezala. + +Hemen *ElenQ Technology*-ri buruz idatziko dut, bere filosofia, helburu, +arrakasta, etab.-ei buruz. Baina gehien bat **egiten dugunari buruz** idatzi +nahi dut, hori baita benetan niretzat interesa duena. Guztiok batera ikasi +dezagun. + +### Hizkuntzei buruz + +Esfortzu bat egiten saiatuko naiz eta post guztiak hiru hizkuntzetan idatziko +ditut (Ingelesa, Espainola eta Euskara). Bloga bera ingelesez egongo da, nire +ustez guztiok ingelesez arazo barik nabigatzen gai izango zaretelako. Ideia da +ahal bezain inklusiboa izatea. + +Nire ama hizkuntza espainola da baina, nire ingelesa praktikatzeko, lehenengo +ingelesez idazten saiatuko naiz gero beste hizkuntzetara itzuliko dut. +Mesedez, oso gogorrak ez izan. Gauza bera euskararekin, ez da nire ama +hizkuntza eta, nahiz eta erosoago sentitu euskaraz idazten ingelesez baino, ez +dut gehiegi erabiltzen. + +[1]: https://elenq.tech/eu/about.html#ethical-innovation -- cgit v1.2.3