From f7794a1479a7879becc711c57aebdc84e769b9df Mon Sep 17 00:00:00 2001 From: Ekaitz Zárraga Date: Fri, 29 Mar 2019 13:59:38 +0100 Subject: Update many --- content/posts/genesis-eu.md | 135 -------------------------------------------- 1 file changed, 135 deletions(-) delete mode 100644 content/posts/genesis-eu.md (limited to 'content/posts/genesis-eu.md') diff --git a/content/posts/genesis-eu.md b/content/posts/genesis-eu.md deleted file mode 100644 index 34e89c8..0000000 --- a/content/posts/genesis-eu.md +++ /dev/null @@ -1,135 +0,0 @@ -Title: [EU] Genesis -Date: 2018-04-15 -Category: -Tags: -Slug: Genesis -Lang: eu -Translation: true - - -Blog *ofizial-baina-ez-oso-ofizial* honen lehenengo post bezala, nor naizen eta -*ElenQ Technology* zer den aurkeztu nahi dut. - -Hasteko, Ekaitz Zárraga naiz eta 1991. urtean jaio nintzen. Nire burua I+G -ingeniari bezala deskribatzen dudan arren, Telekomunikazio Ingeniaritza ikasi -nuen eta arlo horretan *bakarrik* egiten dut lan. Bereziki ordenagailuekin -lotutako gauzak egiten ditut, programazioa eta horrelakoak, baina elektronika -eta bestelako gauzak jorratzeko ere gaitasuna daukat. Hori da nire sarrera -formala. Sarrera informalean jakin-min handia dudala esango nuke eta horrek -beste diziplina batzutan aritzeko aukera eman didala, haien artean artea. -Azkeneko puntu honek garrantzi handia dauka testu honetan idatzitakoarekin -erlazio zuzena izango duelako. Hauxe da nire aurkezpena, etorkizunean kurrikulum -informal bat egingo dut. - -*ElenQ Technology* izen bat da, nire interesak eta nire izaera adierazteko izen -bat baino ez. Hori esanda, aldi beran nire I+G proiektu independentea da. -Adibidearen bitartez, enpresa etikoak errentagarriak izan daitezkeela -erakutsiz, teknologia etikoari buruz kontzientzia eratzeko helburua duen -enpresa bat da. Ez da nire lana bakarrik, *performance* artistiko bat da. -Artelan baten antzera. - -> *ElenQ Technology* modelo ezberdin bat egin daitekeela esaten dizun artelan -> bat da. Aukerak badaudela eta ez zaudela korporazio baten arauekin lan -> egitera behartuta esaten dizu. - -*ElenQ Technology* beste enpresetan lan egitearen eta nire ingurunean -teknologiaren egoeraren analisi bat egitearen emaitza da, baina uste dut nahiko -modu zehatzean orokortu daitekeela. - -Hasteko, nire inguruko IT enpresek *body-shopping*-ean oinarritutako negozio -eredu antzekoa daukate. Askotan ilegalak diren praktikak egiteaz gain soldata -baxuak ordaintzen dituzte. Beste sektoreak ez dira askoz hobeak baina IT -munduaren kasua guztiz ankerra da. - -Ordutegiak luzatu egin dira azken urteotan. Egunean 10 ordu lan egitea normala -bihurtzen hasi da. *Krisi Ekonomiko™* famatuaren ondorioz, prekaritatea -normalizatu egin da, gehien bat, enpresek argi daukatelako jendeak lanaren -behar larria daukala. - -Hori esanda, erraz ulertu dezakezu teknologiaren mundua nola dagoen. IT -korporazioek haien bezeroak eta langileak errespetatu gabe dirutza egiten dute. -Bezeroak lotuta izateko produktu propietarioak saltzen dituzte. Haien helburu -nagusia daukaten negozio eredu ustelaren etorkizuna bermatzea da. - -Hau da bizi dugun egoera. Lehen esan bezala, erraz orokortu daiteke, aipatutako -enpresa gehienak atzerrikoak direlako eta beste herrialdeetan ere kokatuta -daudelako. - -Nire kasuan, leku hobe batean lan egiten nuela uste nuen. Lan baldintzak -hobeak ziren bertan. I+G ingeniari postu bat nuen enpresa moderno batean. -Hamar bat pertsonaz osatutako departamendu txiki isolatu bat zen. Enpresaren -jostailu berriak egiten genituen. Nahiko dibertigarria zen. - -Denbora pasa ahala, lan baldintzak hain onak ez zirela konturatzen hasi -nintzen. Aipatu nahi ez ditudan gauza asko gertatu zirenez, bertan txarto -sentitzen hasi nintzen eta, gainera, nire egoera pertsonalak ez zuen batere -lagundu. Oso pertsona kuriosoa naiz eta lanak nire jakin-mina asetzeko ematen -zidan aukera desagertzen hasi zen. Nire denbora librean gauza berriak ikasten -eta aztertzen hasi nintzen. Lan aspergarria barneko antolaketa arazoekin batu -zen eta nire bizitza kudeatzea oso zaila egin zitzaidan. - -Depresioan murgilduta, enpresak, burtsara ateratzea helburu zuela, bere -negozioa handitu nahi zuen. Gure departamenduak, enpresaren I+G-aren -erantzulea zenez, enpresaren kontzeptu-proba berrien garapena egin behar -zuen. Enpresak zituen datuak aztertzea eskatu ziguten. Pertsonen kokapena -jarraitzea eskatu ziguten, mundu osotik, edozein momentuan. Ez zuten bezero eta -ez-bezeroen arteko ezberdintasunik egin nahi. *Guztiak* jarraitzeko eskatu -ziguten. - -Hori gehiegi zen niretzat. Arrazoi etikoengatik utzi nuen lana. Ez dut horretan -parte hartu nahi. - -Teknologia eratzen den modua aldatu nahi izan dut beti. Nire kabuz teknologia -egitea eta besteak gauza bera egitera bultzatzea beti egon da nire buruan baina -orain arte ez dut salto hori emateko ausardirik izan. Gertatutakoak falta -zitzaidan bultzada eman zidan. - -Baina, zergatik ez mugitu beste lan bateara? - -Momentua zela uste dut. Denbora luzez ibili naiz teknologia etikoari buruz -pentsatzen eta nire esparruan, Ikerkuntza eta Garapenean, aplikatu nahi nuen. -Gainera, nire inguruko enpresetan izango nituen arazoak ikusita, zuzenean -sustraira joatea erabaki nuen. Beste modelo bat saiatzea erabaki nuen. Beste -aukerarik al nuen? - -Mundua txarrerantz aldatzen giro deprimagarri batean lan egitea benetako aukera -bat al da? - -Pentsatu ondo. - -Orduan, *ElenQ Technolgy*-k nire inguruko konpainien negozio modeloa apurtzen -du. Teknologia Etikoa garatzen du, modu etiko batean. Hori ona da niretzat, -zuzenean, niri gustatzen zaizkidan gauzetan lan egiteko aukera ematen didalako, -etorkizunean eduki ditzakedan umeentzat mundua hobetzen dudan bitartean. Eta -bezeroentzat, proiektuak garatutako teknologia *bezeroarena* izateko moduan -kudeatzen ditugulako, Software eta Hardware Librearean printzipioak eta -[Diseinu Etikoaren Manifestoa](https://2017.ind.ie/ethical-design/) (gure -esparrura moldatuta) jarraituz (gehiago irakurri dezakezu [hemen][1]). - -Mundua aldatu nahi dut, zuk ez? - -Nik bakarrik ezin dudala mundua aldatu konturatu naiz, beraz, *ElenQ -Technology*-k besteak nik (behartuta edo ez) hartu nuen erabakia hartzera -bultzatzea du helburu. - -Aldatu dezagun mundua guztiok batera. - -### Blog honi buruz - -Jada konturatu zara blog hau *ElenQ Technology*-ren blog ofiziala ez dela. -*Nire* blog *ofizial-baina-ez-oso-ofiziala* da, *ElenQ Teknology*-ren parte -(edo buru, baina ez dut hitz hori gustoko) bezala. - -Hemen *ElenQ Technology*-ri buruz idatziko dut, bere filosofia, helburu, -arrakasta, etab.-ei buruz. Baina gehien bat **egiten dugunari buruz** idatzi -nahi dut, hori baita niretzat interesgarriena. Prozesuaren parte egin nahi -zaituztet. - -### Hizkuntzei buruz - -Blog hau ingelesez idatziko da, baina aukera dago testuak (hau bezala) beste -hizkuntzetara itzultzeko. Blogak baimentzen duen bitartean nahiago dut aukera -prest uztea komunitateak itzulitako testuak gehitzeko edota, kasu honen moduan, -nik egindako itzulpenak igo ahal izateko. - -[1]: https://elenq.tech/eu/about.html#ethical-innovation -- cgit v1.2.3