summaryrefslogtreecommitdiff
path: root/content/posts/genesis-eu.md
blob: c9e605d3cff46cbf5af1f8f84b8a8649a739bb6b (plain)
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
51
52
53
54
55
56
57
58
59
60
61
62
63
64
65
66
67
68
69
70
71
72
73
74
75
76
77
78
79
80
81
82
83
84
85
86
87
88
89
90
91
92
93
94
95
96
97
98
99
100
101
102
103
104
105
106
107
108
109
110
111
112
113
114
115
116
117
118
119
120
121
122
123
124
125
126
127
128
129
130
131
132
133
134
135
136
137
138
139
140
Title: Genesis
Date: 2018-04-15
Category:
Tags:
Slug: Genesis
Lang: eu
Translation: true


Blog *ofizial-baina-ez-oso-ofizial* honen lehenengo post bezala, nire burua eta
*ElenQ Technology* aurkeztu nahi ditut.

Hasteko, Ekaitz Zárraga naiz eta 1991. urtean jaio nintzen. Nire burua I+G
ingeniari bezala deskribatzen dudan arren, Telekomunikazio Ingeniaritza ikasi
nuen eta arlo horretan *bakarrik* egiten dut lan. Bereziki ordenagailuekin
lotutako gauzak egiten ditut, programazioa eta horrelakoak, baina elektronika
eta bestelako gauzetan ere jorratzeko gaitasuna daukat. Hori da nire sarrera
formala. Sarrera informalean jakin-min haindia dudala esango nuke eta horrek
beste diziplinak frogatzeko aukera eman didala, haien artean artea. Azkeneko
puntu honek garrantzi handia dauka testu honetan etorriko dena honekin erlazio
zuzena izango duelako. Hori da nire aurkezpena, etorkizunean kurrikulum
informal bat egingo dut.

*ElenQ Technology* izen bat da, nire interesak eta nire izaera adierazteko izen
bat baino ez. Hori esanda, aldi beran nire I+G proiektu independentea da.
Adibidearen bitartez, enpresa etikoak errentagarriak izan daitezkeela
erakutsiz, teknologia etikoari buruz kontzientzia eratzeko helburua duen
enpresa bat da. Ez da nire lana bakarrik, *performance* artistiko bat da. Arte
obra baten antzera.

> *ElenQ Technology* modelo ezberdin bat egin daitekela esaten dizun arte obra
> bat da. Aukerak dituzula eta korporazio batetan, haien arauekin, lan egitera
> behartuta ez zaudela esaten dizu.

*ElenQ Technology* beste enpresetan lan egitearen eta nire ingurunean
teknologiaren egoeraren analisi bat egitearen emaitza da, baina uste dut nahiko
modu zehatzean orokortu daitekeela.

Hasteko, nire inguruko IT enpresek *body-shopping*-ean oinarritutako negozio
eredu antzekoa daukate. Askotan ilegalak diren praktikak egiteaz gain soldata
baxuak ordaintzen dituzte. Beste sektoreak ez dira askoz hobeak baina IT
munduaren kasua guztiz nazkagarria da.

Ordutegiak luzatu egin dira azken urteotan. Egunean 10 ordu lan egitea normala
bihurtzen hasi da. *Krisi Ekonomiko™* famatuaren ondorioz, prekaritatea
normalizatu egin da, gehien bat, enpresek argi daukatelako jendea lanaren behar
larria daukala.

Hori esanda, erraz ulertu dezakezu teknologiaren mundua nola dagoen. IT
korporazioek haien bezeroak eta langileak errespetatu gabe dirutza egiten dute.
Bezeroak lotuta izateko emaitza propietarioak saltzen dituzte. Haien helburu
nagusia daukaten negozio eredu ustelaren etorkizuna bermatzea da.

Daukagun egoera hori da. Erraz orokortu daitekeela ziur nago, aipatutako
enpresa gehienak atzerrikoak direlako edo beste herrialdeetan ere kokatuta
daudelako.

Nire kasuan, leku hobe batean lan egiten nuela pentsatu nuen. Lan baldintzak
hobeak ziren bertan. I+G ingeniari postu bat nuen enpresa moderno batetan.
Hamar bat pertsonaz osatutako departamento txiki isolatu bat zen. Enpresaren
jostailu berriak egiten genituzten. Nahiko dibertigarria zen.

Denbora pasa ahala, benetan nola zebilen konturatzen hasi nintzen. Ez zen hain
hobea. Aipatu nahi ez ditudan gauza asko gertatu zirenez, bertan txarto
sentitzen hasi nintzen eta nire egoera pertsonala ez zuen batere lagundu. Oso
pertsona kuriosoa naiz eta lanak nire jakin-mina asetzeko ematen zidan aukera
desagertzen hasi zen. Nire denbora librean gauza berriak ikasten eta aztertzen
hasi nintzen. Lan aspergarria barneko organizazio arazoekin batu zen eta nire
bizitza kudeatzea oso zaila egin zitzaidan.

Depresioan murgilduta, enpresak, burtsara ateratzea helburu zuela, bere
negozioa handitu nahi zuen. Gure departamentua, enpresaren I+G-aren
erantzulea zenez, enpresaren kontzeptu froga berrien garapena egin behar
zuen. Enpresak zituen datuak aztertzea eskatu ziguten. Pertsonen kokapena
jarraitzea eskatu ziguten. Ez zuten bezero eta ez-bezeroen arteko
ezberdintasunik egin nahi. *Guztiak* jarraitzeko eskatu ziguten.

Hori gehiegi zen niretzat. Arrazoi etikoengatik utzi nuen lana. Ez dut horretan
parte hartu nahi.

Teknologia eratzen den modua aldatu nahi izan dut beti. Nire kabuz teknologia
egitea eta besteak gauza bera egitera bultzatzea beti egon da nire buruan baina
orain arte ez dut salto hori emateko ausardia izan. Gertatutakoak falta zidan
bultzada eman zidan.

Baina, zergatik ez mugitu beste lan batetara?

Momentua zela uste dut. Denbora luzez ibili naiz teknologia etikoari buruz
pentsatzen eta nire esparruan, Ikerkuntza eta Garapenean, aplikatu nahi nuen.
Gainera, nire inguruko enpresetan izango nituen arazoak ikusita, zuzenean
sustraira joatea erabaki nuen. Beste modelo bat frogatzea erabaki nuen. Beste
aukerarik al neukan?

Mundua txarrerantz aldatzen giro deprimagarri batetan lan egitea aukera bat al
da? Benetan?

Pentsatu ondo.

Orduan, *ElenQ Technolgy*-k nire inguruko konpainien negozio modeloa apurtzen
du. Teknologia Etikoa garatzen du, modu etiko batean. Hori ona da niretzat,
zuzenean, niri gustatzen zaizkidan gauzetan lan egiteko aukera ematen didalako,
etorkizunean eduki ditzakedan umeentzat mundua hobetzen dudan bitartean. Eta
bezeroentzat, proiektuak garatutako teknologia *bezeroarena* izateko kudeatzen
ditugulako, Software eta Hardware Librearean printzipioak eta [Diseinu
Etikoaren Manifestoa](https://2017.ind.ie/ethical-design/) (gure esparrura
moldatuta) jarraituz (gehiago irakurri dezakezu [hemen][1]).

Mundua aldatu nahi dut, zuk ez?

Gauza da nik bakarrik ezin dudala mundua aldatu, beraz, *ElenQ Technology*-k
besteak nik (behartuta edo ez) hartu nuen erabakia hartzera bultzatzea du
helburu.

Guztiok batera mundua aldatu dezagun.

### Blog honi buruz

Jada konturatu zara blog hau *ElenQ Technology*-ren blog ofiziala ez dela.
*Nire* blog *ofizial-baina-ez-oso-ofiziala* da, *ElenQ Teknology*-ren parte
(edo buru, baina ez dut hitz hori gustoko) bezala.

Hemen *ElenQ Technology*-ri buruz idatziko dut, bere filosofia, helburu,
arrakasta, etab.-ei buruz. Baina gehien bat **egiten dugunari buruz** idatzi
nahi dut, hori baita benetan niretzat interesa duena. Guztiok batera ikasi
dezagun.

### Hizkuntzei buruz

Esfortzu bat egiten saiatuko naiz eta post guztiak hiru hizkuntzetan idatziko
ditut (Ingelesa, Espainola eta Euskara). Bloga bera ingelesez egongo da, nire
ustez guztiok ingelesez arazo barik nabigatzen gai izango zaretelako. Ideia da
ahal bezain inklusiboa izatea.

Nire ama hizkuntza espainola da baina, nire ingelesa praktikatzeko, lehenengo
ingelesez idazten saiatuko naiz gero beste hizkuntzetara itzuliko dut.
Mesedez, oso gogorrak ez izan. Gauza bera euskararekin, ez da nire ama
hizkuntza eta, nahiz eta erosoago sentitu euskaraz idazten ingelesez baino, ez
dut gehiegi erabiltzen.

[1]: https://elenq.tech/eu/about.html#ethical-innovation