summaryrefslogtreecommitdiff
path: root/content/genesis-eu.md
diff options
context:
space:
mode:
authorEkaitz Zárraga <ekaitz.zarraga@protonmail.com>2019-03-29 13:59:38 +0100
committerEkaitz Zárraga <ekaitz.zarraga@protonmail.com>2019-03-29 13:59:38 +0100
commitf7794a1479a7879becc711c57aebdc84e769b9df (patch)
tree0fda622f0c4bd2adaa5ae324d8f97d8cbad8f3d7 /content/genesis-eu.md
parent040fa162f87ccf23e9b2f363326bce84c57d70f8 (diff)
Update many
Diffstat (limited to 'content/genesis-eu.md')
-rw-r--r--content/genesis-eu.md135
1 files changed, 135 insertions, 0 deletions
diff --git a/content/genesis-eu.md b/content/genesis-eu.md
new file mode 100644
index 0000000..34e89c8
--- /dev/null
+++ b/content/genesis-eu.md
@@ -0,0 +1,135 @@
+Title: [EU] Genesis
+Date: 2018-04-15
+Category:
+Tags:
+Slug: Genesis
+Lang: eu
+Translation: true
+
+
+Blog *ofizial-baina-ez-oso-ofizial* honen lehenengo post bezala, nor naizen eta
+*ElenQ Technology* zer den aurkeztu nahi dut.
+
+Hasteko, Ekaitz Zárraga naiz eta 1991. urtean jaio nintzen. Nire burua I+G
+ingeniari bezala deskribatzen dudan arren, Telekomunikazio Ingeniaritza ikasi
+nuen eta arlo horretan *bakarrik* egiten dut lan. Bereziki ordenagailuekin
+lotutako gauzak egiten ditut, programazioa eta horrelakoak, baina elektronika
+eta bestelako gauzak jorratzeko ere gaitasuna daukat. Hori da nire sarrera
+formala. Sarrera informalean jakin-min handia dudala esango nuke eta horrek
+beste diziplina batzutan aritzeko aukera eman didala, haien artean artea.
+Azkeneko puntu honek garrantzi handia dauka testu honetan idatzitakoarekin
+erlazio zuzena izango duelako. Hauxe da nire aurkezpena, etorkizunean kurrikulum
+informal bat egingo dut.
+
+*ElenQ Technology* izen bat da, nire interesak eta nire izaera adierazteko izen
+bat baino ez. Hori esanda, aldi beran nire I+G proiektu independentea da.
+Adibidearen bitartez, enpresa etikoak errentagarriak izan daitezkeela
+erakutsiz, teknologia etikoari buruz kontzientzia eratzeko helburua duen
+enpresa bat da. Ez da nire lana bakarrik, *performance* artistiko bat da.
+Artelan baten antzera.
+
+> *ElenQ Technology* modelo ezberdin bat egin daitekeela esaten dizun artelan
+> bat da. Aukerak badaudela eta ez zaudela korporazio baten arauekin lan
+> egitera behartuta esaten dizu.
+
+*ElenQ Technology* beste enpresetan lan egitearen eta nire ingurunean
+teknologiaren egoeraren analisi bat egitearen emaitza da, baina uste dut nahiko
+modu zehatzean orokortu daitekeela.
+
+Hasteko, nire inguruko IT enpresek *body-shopping*-ean oinarritutako negozio
+eredu antzekoa daukate. Askotan ilegalak diren praktikak egiteaz gain soldata
+baxuak ordaintzen dituzte. Beste sektoreak ez dira askoz hobeak baina IT
+munduaren kasua guztiz ankerra da.
+
+Ordutegiak luzatu egin dira azken urteotan. Egunean 10 ordu lan egitea normala
+bihurtzen hasi da. *Krisi Ekonomiko™* famatuaren ondorioz, prekaritatea
+normalizatu egin da, gehien bat, enpresek argi daukatelako jendeak lanaren
+behar larria daukala.
+
+Hori esanda, erraz ulertu dezakezu teknologiaren mundua nola dagoen. IT
+korporazioek haien bezeroak eta langileak errespetatu gabe dirutza egiten dute.
+Bezeroak lotuta izateko produktu propietarioak saltzen dituzte. Haien helburu
+nagusia daukaten negozio eredu ustelaren etorkizuna bermatzea da.
+
+Hau da bizi dugun egoera. Lehen esan bezala, erraz orokortu daiteke, aipatutako
+enpresa gehienak atzerrikoak direlako eta beste herrialdeetan ere kokatuta
+daudelako.
+
+Nire kasuan, leku hobe batean lan egiten nuela uste nuen. Lan baldintzak
+hobeak ziren bertan. I+G ingeniari postu bat nuen enpresa moderno batean.
+Hamar bat pertsonaz osatutako departamendu txiki isolatu bat zen. Enpresaren
+jostailu berriak egiten genituen. Nahiko dibertigarria zen.
+
+Denbora pasa ahala, lan baldintzak hain onak ez zirela konturatzen hasi
+nintzen. Aipatu nahi ez ditudan gauza asko gertatu zirenez, bertan txarto
+sentitzen hasi nintzen eta, gainera, nire egoera pertsonalak ez zuen batere
+lagundu. Oso pertsona kuriosoa naiz eta lanak nire jakin-mina asetzeko ematen
+zidan aukera desagertzen hasi zen. Nire denbora librean gauza berriak ikasten
+eta aztertzen hasi nintzen. Lan aspergarria barneko antolaketa arazoekin batu
+zen eta nire bizitza kudeatzea oso zaila egin zitzaidan.
+
+Depresioan murgilduta, enpresak, burtsara ateratzea helburu zuela, bere
+negozioa handitu nahi zuen. Gure departamenduak, enpresaren I+G-aren
+erantzulea zenez, enpresaren kontzeptu-proba berrien garapena egin behar
+zuen. Enpresak zituen datuak aztertzea eskatu ziguten. Pertsonen kokapena
+jarraitzea eskatu ziguten, mundu osotik, edozein momentuan. Ez zuten bezero eta
+ez-bezeroen arteko ezberdintasunik egin nahi. *Guztiak* jarraitzeko eskatu
+ziguten.
+
+Hori gehiegi zen niretzat. Arrazoi etikoengatik utzi nuen lana. Ez dut horretan
+parte hartu nahi.
+
+Teknologia eratzen den modua aldatu nahi izan dut beti. Nire kabuz teknologia
+egitea eta besteak gauza bera egitera bultzatzea beti egon da nire buruan baina
+orain arte ez dut salto hori emateko ausardirik izan. Gertatutakoak falta
+zitzaidan bultzada eman zidan.
+
+Baina, zergatik ez mugitu beste lan bateara?
+
+Momentua zela uste dut. Denbora luzez ibili naiz teknologia etikoari buruz
+pentsatzen eta nire esparruan, Ikerkuntza eta Garapenean, aplikatu nahi nuen.
+Gainera, nire inguruko enpresetan izango nituen arazoak ikusita, zuzenean
+sustraira joatea erabaki nuen. Beste modelo bat saiatzea erabaki nuen. Beste
+aukerarik al nuen?
+
+Mundua txarrerantz aldatzen giro deprimagarri batean lan egitea benetako aukera
+bat al da?
+
+Pentsatu ondo.
+
+Orduan, *ElenQ Technolgy*-k nire inguruko konpainien negozio modeloa apurtzen
+du. Teknologia Etikoa garatzen du, modu etiko batean. Hori ona da niretzat,
+zuzenean, niri gustatzen zaizkidan gauzetan lan egiteko aukera ematen didalako,
+etorkizunean eduki ditzakedan umeentzat mundua hobetzen dudan bitartean. Eta
+bezeroentzat, proiektuak garatutako teknologia *bezeroarena* izateko moduan
+kudeatzen ditugulako, Software eta Hardware Librearean printzipioak eta
+[Diseinu Etikoaren Manifestoa](https://2017.ind.ie/ethical-design/) (gure
+esparrura moldatuta) jarraituz (gehiago irakurri dezakezu [hemen][1]).
+
+Mundua aldatu nahi dut, zuk ez?
+
+Nik bakarrik ezin dudala mundua aldatu konturatu naiz, beraz, *ElenQ
+Technology*-k besteak nik (behartuta edo ez) hartu nuen erabakia hartzera
+bultzatzea du helburu.
+
+Aldatu dezagun mundua guztiok batera.
+
+### Blog honi buruz
+
+Jada konturatu zara blog hau *ElenQ Technology*-ren blog ofiziala ez dela.
+*Nire* blog *ofizial-baina-ez-oso-ofiziala* da, *ElenQ Teknology*-ren parte
+(edo buru, baina ez dut hitz hori gustoko) bezala.
+
+Hemen *ElenQ Technology*-ri buruz idatziko dut, bere filosofia, helburu,
+arrakasta, etab.-ei buruz. Baina gehien bat **egiten dugunari buruz** idatzi
+nahi dut, hori baita niretzat interesgarriena. Prozesuaren parte egin nahi
+zaituztet.
+
+### Hizkuntzei buruz
+
+Blog hau ingelesez idatziko da, baina aukera dago testuak (hau bezala) beste
+hizkuntzetara itzultzeko. Blogak baimentzen duen bitartean nahiago dut aukera
+prest uztea komunitateak itzulitako testuak gehitzeko edota, kasu honen moduan,
+nik egindako itzulpenak igo ahal izateko.
+
+[1]: https://elenq.tech/eu/about.html#ethical-innovation